“HARRERA SEKUENTZIALA” lantaldeak adingabeak babes neurrietan dituzten familien zeregina aztertu du. Talde horretan, praktika onak trukatu dira mugaren bi aldeetan, eta kolektibo horrentzako egokitutako zerbitzuetan egin daitezkeen esku-hartzeei eta egin daitezkeen hobekuntzei buruzko gogoeta egin da. Talde honen lidergoa Miarritzeko Vincent de Paul zentruak eraman du, babes-neurriak dituzten gazteen familiekin lan ibilbide luzea bait du. Dokumentu bat egin da edukiaren kontzeptualizazioarekin, eta 6 hilabeteko esperientzia pilotu bat martxan jarri da, praktika berritzaileak Gipuzkoako harrera-zentroetara transferitzeko.